Iván Benítez - TLC Erakusketa

Iván Benítez

Batez ere gatazkei, hondamendi naturalei (Mitch urakana) eta goseteei buruzko informazioa ematen egin du lan. Jugoslavia ohian, Libanon, Palestinan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ruandan, Bolivian, Perun, Kolonbian eta beste hainbat herrialdetan ibili da.

Jasotako sarien artean honako hauek nabarmentzen dira: Nafarroako Kazetariaren 2010ko Teobaldo saria; argazki onenaren 2014ko Teobaldo saria; Nafarroako ONCEren 2015eko Solidario Saria. Tokiko eta estatuko hainbat hedabide inprimaturentzako lan egin du eta nazioarteko albiste-agentziekin eta beste hainbat erakunderekin kolaboratzen du, esaterako ALBOANekin.