.

Gatazkarik Gabeko Teknologia

Gatazkarik Gabeko Teknologia ALBOAN GKEak sustatutako kanpaina bat da. Mineralen legez kanpoko erauzketarekin eta merkataritzarekin lotuta, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean izaten diren Giza Eskubideen urraketak salatzea du xede. Mineral horiek ezinbestekoak dira gure telefono mugikorrak, ordenagailuak eta beste teknologia batzuk fabrikatzeko. Erdi esklabotzako baldintzetan erauzten dira eta haien legez kanpoko merkataritzak talde armatuak finantziatzen laguntzen du, eskualdeko gerra betikotuz.

Erakusketako irudiak Ivan Benitez kazetariak laga dizkigu, eta Rubayako meatzean hartutakoak dira. Rubaya Goma hiritik 70 km-ra dago. Meatzea mendi baten tontorrean dago. Oinez edo motoz soilik iristeko aukera ematen duen mihi gorrixka da. Mendi-hegala igotzean aran bat ikusten da. Atzean Rubaya eta gerraren ondorioz lekualdatutako pertsonak hartzen dituen eremu bat ikusten dira. Plastikozko estalki zabal batek estaltzen ditu adobe eta banbuzko txabolak, familia osoak hartzen dituztenak. Eremu horretakoak dira 5000 meatzarietako gehienak.

Erakusketaren xedea gure kontzientziak astintzea eta gure teknologia-kontsumoaren gizarte eta ingurumen-ondorioak erakustea da. Gatazkak, dagoeneko, bost miloitik gora hildako, 2013an soilik lekualdatutako miloi bat persona baino gehiago eta urtean 100.000 emakume bortxatu baino gehiago utzi ditu.

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2, 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Procesar el mensaje recibido a través del formulario La Legitimación: Es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: Tus datos se encontrarán alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.

This Campaign has ended. No more pledges can be made.